- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Hura ez da lekua
Hura ez da lekua
Narrazioa, poesia, ilustrazioa eta musika uztarturik topatuko dituzu liburu honetan, behinola oholtzan eskainitakoa berrasmatuz molde ezberdin batean. «Bizitza titularrik gabeko albiste bat da», gisa horretako gogoetak helarazi zizkion protagonistari bere osabak, hil aurretik. Aurpegi zoriontsu bat marrazteko ezintasunari aurre egin nahirik zirriborroak egiten hasiko da koadernoan, eta ezintasun horri berari tiraka irtengo da kalera. Bertan topatuko du begiak zulatuko dizkion saltzaile bitxia, maleta misteriotsu batekin gora eta behera dabilen gizona. Haren atzetik abiatuko da, osabarekin hitz egindako guztien oroitzapenak bidelagun dituela: «Zoriontasuna da mendeku posible bakarra».
0,00 €
18,53 €
Kluba
Kopurua
Xehetasunak
Bilduma
AMAIUR
Generoa
Narratiba
Edizioa
1
ISBN
978-84-1531-337-3
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2012 abu 17
Orri kopurua
176
Pisua
402gr
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Aldarrikatu beharreko liburu bat. Talde-lana eta obra aurpegianitza, prosa bainoago poesia den hitz laua, irudiak eta musika, guztiak batuta artefakto eder honetan. Udako itsaso zein porlanetan, zentzumenak oro kitzikatuko dizkizun irakurgaia.