- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak
Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak
Izenaren jabe den Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak honetan, Pilar Cristobalek, luma jostariz eta naturaltasun harrigarriz, hamahiru narrazio aletzen dizkigu, zein baino zein bustiagoa eta goriagoa. Irakurlea eskutik hartu eta leihatilatxo batera darama, bere voyertasunaz atsegin har dezan: jaun-andereen eta bere mirabearen arteko harremanak, familia baten larrutaldi xelebreak, zakila alokatu duen bikote lesbianoaren kasua, leihotik mutil gimnasiazalea dakusan neskaren gorabeherak... Egileak ederki ezagutzen ditu gizon-emakumeen fantasiak, eta badaki batzuen zein besteen begiekin begiratzen. Ohiko erruduntasun konplexuei barre eginez, aurreiritzi gutxiko sexualitate gozatsua erakusten digu. Irribarre ironiatsuz beti, baina eskuan zigorra hartuta ere bai inoiz, gizakien ergelkeria, hipokresia edo jauntxokeria astintzeko orduan.
Iruzkinak 0 iruzkin