- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- ELA en Nafarroa. 100 años de transformacion y lucha...
ELA en Nafarroa. 100 años de transformacion y lucha (1911-2011)
Orri hauek Nafarroako langile borrokaren historiako mende bat biltzen dute, ELA (Eusko Langileen Alkartasuna) sindikatuaren bitartez, zeinak, hastapenetan, 1911ren inguruan, gaztelerazko izena jaso baitzuen (Solidaridad de Obreros Vascos-SOV). Iruñeko langile elkarteko lehenengo kideetatik hasita, 1912an, kontakizun honek askotariko ibilbidea gogorarazten digu; hala nola, sindikatuaren hedatzea II. Errepublika garaian, sindikatuko militanteek jasandako errepresioa bai 1936an bai frankismo osoan eta diktadurako azken urteetako berrindartzea, 1977an berriz ere legala izateraino. Lan honetako ekarpenik berritzaileena da, hain zuzen, ELAren azken 35 urteotako kronika, eta, hedaduraz, baita Nafarroako langile mugimendu osoarena ere, erregimenarekin apurtu nahi zuten indar sindikal horietatik hasi eta egungo garaietara, non hitzarmen sozial eta instituzionalak ugariak baitira; hitzarmen horien aurka egiten du ELAk aurrera daraman alternatibak, independentzia politiko eta ekonomikoa bultzatuz.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin