- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- El libro negro del capitalismo
El libro negro del capitalismo
Kapitalismoa munduaren historiak ezagutu duen hiltzailerik basatiena da, aurpegirik eta aurreiritzirik gabeko hiltzaile ankerra. Orain, modernitatean, liberalismoa deitzen diote. Ez du aztarna nabarmenik uzten, eta burutzen dituen krimenak ia perfektuak dira. Idazle alemaniarrak idatzi zuen moduan, hiltzeko era ugari dago. Baina kapitalismoaren biktimak ez dira ehunka mila hildakoak bakarrik; heriotzaren bideetara behin eta berriro bultzatzen dituen eta nola edo hala irauten duten milioika pertsona horiek ere kapitalismoaren biktima zuzenak dira: Hirugarren Mundua deitzen den horretako haurrak, kanpo zorra etengabea duten herriak, aberatsek armak saltzeko asmatzen dituzten gerrek sorturiko errefuxiatuak eta deportatuak, batzuk aberasteko besteek jasan beharreko miseria... Kapitalismoak atzean uzten ditu orain artean ezagutu ditugu sistema totalitario eta faxista guztiak. Hiltzaile Handia da. Baina zuriak ditu eskuak. Eta ez da epaituko duen epaitegirik izanen
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin