- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- El bastardo
El bastardo
1782ko neguan, ezkontzaz kanpo etengabe darabiltzan amodioen nahitaezko ondorioz, Maria Luisa Parmakoa printzesa haurdun utzi du bere maitaleetako batek. Pasioak itsututa, haurraren aitari idazten dio albistea jakinarazteko. Gutunean, une horretan sabelean daraman eta urteen joanean Don Karlos V.a edo Erregegaia izango den semearen sasikotasuna hitz lauz aitortzen du. Hastapen honen haritik, thriller historiko liluragarria bilakatzen da nobela. Gutunaz jabetu nahia da tramaren ardatza, eta heriotzak, konspirazioak, Inkisizioaren erasoak eta baita gerrak ere erakartzen ditu horrek. Dokumentuaren garrantzia hainbestekoa izanik, haren bila saiatuko dira berrehun urtez jesuitak, garai hartan Zumalakarregi koronela zena, Sabino Arana, Arturo Kanpion eta, azkenik, Eusko Jaurlaritza. Egiazko gertaeratan oinarrituriko fikzio nobela da.
Iruzkinak 0 iruzkin