- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Dojnaa
Dojnaa
Dojnaa nobela honen protagonista gaztea da, Tuwa izeneko tribu nomada baten partaide, jaiotzetik amarik izan ez duena eta tamainagatik elefante deitzen duten ehiztari baten alaba dena. Horrelakoa da ere bera: ehiztaria, altua eta indartsua. Familiak bultzatuta, auzokide duen mutil batekin ezkontzera behartua ikusten du bere burua, harreman iskanbilatsu bat hasiz. Bere istorioaren harira, Tuwa tribuko kideen egunerokotasunean murgilduko gara, emakume eta gizonen arteko harremanak, bortizkeria, sexualitatea, bizi baldintza gogorrak, festak eta abarrak ezagutuz. Dojnaa Tuwa herriaren isla besterik ez da, bereziki ehizaz eta abeltzaintzaz bizi dena, xamanismoa guztiz finkatua dagoen lekua. Gogor eta nekaezin askatasunaren bidean borrokan dagoen herria, haren aspaldiko ohituren biziraupenagatik eta bizitzeko moduagatik borrokan.
Iruzkinak 0 iruzkin