- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Besteen ametsak
Besteen ametsak
Zazpi dira euskaraz lehenengo aldiz liburu honetan bildu egin diren Irvingen kontakizun laburrak, egileak ohituta gaituen eleberri luzeen kontrapuntu gisa aurkezten direnak. Bere pozarako, ezaguna duen estiloa aurkituko du irakurleak: konformismoaren satira, neurrigabeko irudimena, eta irrigarriaren atsegina. Aipatzekoa da bere obsesio guztien gainetik igarotzeko John Irvingen abilezia, batere arrunta ez dena, azaldutako tabuak jorratu orduko. Liburu honek dakarkigun lehenbiziko kontakizunean, idazle nola bilakatu zen kondatzen digu Irvingek. Horren jarraian beste bost istorio zoragarri, Grillparzer Pentsioa barne, orainartean Mundua Garp-en arabera lanaren baitan ezaguna, eta oraingoan kontakizun solte moduan aurkeztu egiten zaiguna.
Iruzkinak 0 iruzkin