- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Bermeo basatia
Bermeo basatia
Kantauri itsasotik berri latzak iritsi zaizkigu behin baino gehiagotan. 1912ko abuztuaren 12an, esaterako, ehun eta hamasei arrantzale ito ziren Bermeon. Atunetara irten ziren arrantzaleak, eta galarren izugarri batek harrapatu zituen itsasoan. Hondamena egundokoa izan zen euskal kostaldean, batik bat Ondarroan, Lekeition eta Orion, baina Bermeokoa izan zen gogorrena. Gertaera lazgarri haietan oinarriturik, eleberri hau argitaratu zuen Paul Henri Capdeviellek 1922an, frantsesez. Bertan, ekaitz gogor haren tragedia islatzeaz gain, sasoi hartako giroa, eta euskal kostaldeko herri bateko eguneroko bizimodua agertzen dizkigu. Amodioa, klaseen arteko diferentzia, hildako biziak eta, oro har, itsasoa dira liburu honetako osagai nagusiak.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin