- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- 100 rutas senderistas por Navarra
100 rutas senderistas por Navarra
Nafarroako ehun proposamen xendazale hauek paraje
ikusgarri, ezaugarri, bitxi, harrigarri, historiadun eta burura etor litezkeen
kalifikatibo on guztiak biltzen dituzten eremu zoragarriak ezagutzeko gitza
ematen digute. Txango ederrak ekartzen dizkigu basamortu, labar, oihan, ibai,
ordeka, bide berde eta beste hamaika osagai egoki ehunduta.
Sua argitaletxeak azken urteotan plazaratutako
liburuetako proposamenak aukeratu ditu gidaliburu honek. Hortaz, orain baino
lehen arrakasta handiko liburu eta aldizkarietan agertu dira, han eta hemen
barreiaturik. Orain denak batera aurkezten ditugu, Nafarroari eskainitako lan
bikaina osatzeko. Gure bazterrak goitik behera korritu dituzten egileen eskutik
datoz, hala nola Alberto Muro, Mikel Tellagorri, Txusma Perez, Hektor Ortega
eta Mikel Arrizabalaga. Ibiltzeko gogoa daukanak, hemen dauka naturan barrena
zailtasunik gabe eta jakingarri guztiekin txangoak egiteko gonbitea.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin