Txalaparta Kriantza: Nafarroako ardo aparta argitaletxearen 30. urteurrena dela-eta topa egiteko
2018. urtea berezia da Txalapartarentzat, argitaletxeak 30 urte betetzen dituelako aurten. Urteurrena ospatzeko eta behar bezala topa egiteko, ardo botila hauek aurkezten dizkizuegu. Kalitate handiko ardo nafarra da, edizio mugatukoa, Txalaparta Kriantza, gure liburuekin primeran uztartzen dena. Dastatu nahi?

Urteak joan urteak etorri, hogeita hamar bete ditugu. Eta liburuz liburu mila ale izatera iritsi gara, Txalapartaren komunitate zabalaren konpromisoari, ahaleginari eta maitasunari esker: langileak, laguntzaileak, egileak, harpidedunak, irakurleak, liburu saltzaileak, liburuzainak, kazetariak, adiskideak...
Zuekin guztiekin ospatu nahi dugu urteurrena, 2018ak zapore ahaztezina utz dezan denon gogoan; horretarako sartu gara edizio berezi honen abenturan. Liburuez beste zerbait aurkezten dizuegu, zer eta ardoa, Nafarroako ardo bikain bat, Txalapartaren alde topa egin dezazuen zuen liburu kuttunekin batera gozatzeko.
Txalaparta Kriantza
Maximo ardoa Nafarroako ardo kriantza da, eta gorazarre egiten dio Máximo Abeteri, hau da, upategiaren fundatzaile eta ardo honen aita izandakoari. 700 metroko altueran dagoen mahasti berezi batetik dator ardo hau. Mahatsa pinuen, belar usaintsuen, landareen eta inguruko basoan bizi diren animalien artean hazten da bertan, eta haren emaitza ardo hau da, Maximok ahalegin asko eginda lortutakoa.
TXALAPARTA KRIANTZA
Guerinda El Máximo. Máximo Abete upategia.
Nafarroako Jatorrizko Deitura
Cabernet Sauvignon, Garnatxa beltza, Merlot
75 cl · 14,5 º
Txalaparta Klubeko kideentzako eskaintza
Ardoa sei botilako lotetan dago salgai, 54 euroan. Txalaparta Klubeko kideok merkeago eskuratu dezakezue: 45,90 euroan. ARDOA EROSI
Gainera, Klubeko kide bazara eta kide izateko interesa duen norbait aurkezten badiguzu, bina botila bidaliko dizkizuegu zuri eta hari, doan, zuen hurrengo eskariekin batera. Horretarako, bidali bion datuak posta elektronikoz (info@txalaparta.eus) edo deitu 948 75 54 76 telefonora (astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 18:00etara)
Egin zaitez orain Klubeko kide eta eraman bi botila doan
Gure Klubeko kide ez bazara, eskaintza berezia dugu zuretzat. Gure komunitatearekin bat egiten baduzu bi botila bidaliko dizkizugu doan, egiten duzun lehenbiziko eskaerarekin batera. Esteka honetan eman dezakezu izena, posta elektronikoz edo telefonoz.
Lagundu independenteak izaten. Egin zaitez Txalaparta Klubeko kide!
Argitaletxearen abentura honetan hasi ginenetik, gure finantziabidea bankuetatik at bilatu behar genuela argi genuen. Gure liburuak behar eta eskatzen zituzten irakurleengan aurkitu genuen bide hori. Honela sortu zen gure irakurle-kluba, Txalapartaren zutabe nagusia.
Txalaparta Kluba osatzen duzuenoi esker doaz aurrera gure proiektuak: liburu ausarten alde egin dezakegu, itzulpenak eskatu, egileei ordainketak aurreratu… Horrela sortzen dira hainbat lan, beste modu batean ezinezkoak zirenak. Zuen harpidetzarekin, liburu merkeagoak lortzeaz gain, biblioanizatasuna ere bultzatzen duzue eta pentsamendu bakarraz haraindi doazen liburu berriak liburu-denda eta liburutegietara iritsi daitezen laguntzen duzue.
Informazio gehiago: Txalaparta Klub.
Iruzkinak 0 iruzkin