Jose Mari Esparza: “36ko fusilatuen hezurrak ez ezik, haien idealak dira berreskuratu behar ditugunak” |
Jose Mari Esparzak Nuestro pueblo despertará. David Jaime y la República vasconavarra (Txalaparta, 2016) aurkeztu zuen Katakraken. David Jaime (1887-1949) tafallarra omendu nahi du liburuak.

Mikel Soto editoreak Esparzak "biografia politiko" dei genezakeen lan honi eskeini dizkion mimo, gozotasun eta zorroztasuna goraipatu zituen. Tafallako zinegotzi, nafar diputatu eta erbestean Nafarroako Kontseiluko buru izan zenaren "bizitza xelebrea" kontatzen digu. Honekin batera, Altxamendu militar frankista eta gero Tafallatik abiatutako ihesaldi harrigarria eta Bigarren Errepublikan "pentsamendu aske nafarrak", Izquierda Republicana alderdian trinkotua, izan zuen garrantzia.
Ahotsa.info-ko lagunen bideoa eta aurkezpenean bildutako argazki sorta ikusgai dauzkazue hemen behean. Katakrakeko lagunen bidez ere, aurkezpenaren audioa entzungai duzue beheraxeago. (Eskerrik asko denei)
Iruzkinak 0 iruzkin