Olentzerok KAKA ekarri die aurten Euskal Herriko ume askori
Txalaparta 28/11/2018
Compartir
Jaume Copons eta Mercè Galíren Todo lo que sé de la caca euskarara ekarri du Garazi Arrulak. Era erraz eta dibertigarrian kakaren gaia umeei azaltzeko liburua da honakoa. Durangoko Azokan TXO! haur bildumaren baitan aurkeztu genuen lan berriena izan zen, baina ez bakarra, aurtengo uzta oparoa izan baita sail honetan.

Aurtengo nobedadeak TXO! haur bilduman
Gaur egungo idazleen eta ilustratzaileen proposamen berriak eta kultura ezberdinen legendak eta istorioak biltzen ditu TXO! haur bildumak.
Hitzen eta irudien bidez, gure haurren irudimena, hausnarketarako gaitasuna eta sormena bultzatu nahi ditu.
Horregatik, bildumako hainbat liburuk nazioartean haur liburuei ematen zaizkien saririk inportanteenak jaso dituzte.
Adina: 3 urtetik aurrera.

Comentarios 0 Comentario(s)