Fernando Morillo Grande
Azpeitia, 1974.
1999. urtean Donostia Hiria saria irabazi zuen Gudaoste ametsak ipuinarekin eta, geroztik, beste hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbide literarioan zehar, besteak beste: Euskadi saria, Igartza Literatur Beka eta Augustin Zubikarai saria (ex aequo). Gazte literatura landu du batez ere (Sexu egunsentiak), baina gainontzeko generoak ere sakon jorratu ditu: nobela (Gloria mundi, Bilbo samurai eta Zure arimaren truke), saiakera (Erraldoi herrena), biografia (Leonardo) edo eta itzulpenak (Eragon).