- Home
- Librería
- Autores/as
- Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz Igerabide Sarasola
Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtetan lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Duela zenbait urte hasi zen aforismoak argitaratzen: Sarean leiho (Alberdania, 1994), Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1998), Egia hezur (Alberdania, 2004).
Compartir