Gaur galtzea tokatzen da Eta beste istorio batzuk
Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko
lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko
istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer
harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta
hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa,
60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko
migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina
urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea
erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki
josteko abilezia.
0,00 €
11,40 €
Klub
Cantidad
Detalles
Género
Narrativa
ISBN
978-84-9027-858-1
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
1 enero 2018
Páginas
120
Peso
213gr
Comentarios 0 Comentario(s)